ARRANTZA

Antxoaren arrantza kontrolatzeko ikuskariak jarriko ditu Jaurlaritzak

Ezarritako kupoak ez direla gainditzen gainbegiratuko dute portuetan, eta 'Kantauriko antxoa' izenez saltzen den guztia hala dela ziurtatuko merkatuetan. Hamar egun barru hasiko da antxoaren kostera, bost urteko debekuaren ondotik.

2010eko otsailaren 20a
14:49
Entzun
Hamar egunen buruan hasiko da antxoaren kostera Bizkaian eta Gipuzkoan, bost urteko debekuaren ondoren. Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailak iragarri du neurri zorrotzak hartuko dituela ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko. Portuetan ikuskaritzak egingo dituzte, Europako Batasunak ezarritako kuotak ez direla gainditzen ziurtatzeko. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 5.500 tona arrantzetzeko baimena dute. "Antxoak jarrai dezan, adostutakoak izan behar dute harrapaketek", azaldu du Arrantza Sailak.

Ordea, merkatuak ere zaindu asmo ditu Eusko Jaurlaritzak. Kantauri itsasoan antxoa arrantzatzea debekatuta egon den aldian kanpotik ekarri dute arraina, eta Jaurlaritza beldur da orain ere hori egiten jarraituko ote duten soilik izena aldatuta. Hartara, ikuskariek egiaztatuko dute 'Kantauriko antxoa' izenez saltzen den guztia egiaz hala dela. Mugak direla eta, garestiagoa izango da Kantauri itsasoan harrapatutako antxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.