arrantza

Antxoaren arrantzak debekatuta jarraitzearen alde dago Europako Batzordea

Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantzak debekatuta segitzea proposatu du gaur Europako Batzordeak (EB). Legatz, zapo eta zigala harrapaketa %10-15 jaistea proposatu du, eta iparraldeko arrantza tokietan orain arte baino %17 legatz gehiago harrapatzeko baimena ematea.

2006ko abenduaren 5a
15:56
Entzun
2007ko lehen sei hilabeteetan, behintzat, debekua mantentzea proposatu du EBk. Izan ere, zientzialariek antxoa errekuperatuta dagoela esan arte debekua altxatzearen kontra egongo direla diote. Hurrengo ikerketa ekaina aldera egingo dute.

2007rako Harrapaketa kopuru baimenduaren (TAC) baitan proposatu du EBk antxoaren arrantzak debekatuta jarraitzea, eta txosten horretan beste hainbat arrainen inguruko neurriak aldatzea ere proposatu du. Legatzaren arrantza %10 gutxitzea proposatzen du, zapoarena % 14,5, eta zigalarena %10.

Bestalde, iparraldeko arrantza tokietan %15 legatz gehiago arrantzatzea ere proposatzen du, han, legatza egoera onean dagoela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.