Ekonomia

Antxoaren arrantzaren debekua mantentzea gomendatu dute zientzialariek

Europako Batzorde Zientifikoak 2008ko uztaila arte Bizkaiko Golkoan arrantza ez baimentzeko gomendioa egin du. “Hobekuntzaren zantzu garbiak badira ere, antxoaren biomasa oso txikia” dela iritzi dio.

2007ko ekainaren 29a
18:24
Entzun
2008ko uztaila bitartean Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantzaren debekua mantentzeko gomendatu diote zientzialariek Europako Batasunari (EB). Europako Batzorde Zientifikoa bilduta egon da azken egunotan antxoaren egoera aztertzeko: debekua mantentzea edo aurtengo bigarren sei-hilekoan arrantza ahalbidetzea gomendatu behar zuten zientzialariek. Debekuarekin segitzea aholkatu dute, “2005. urtearekiko hobekuntza zantzu garbiak badira ere, antxoaren biomasa oso txikia delako”

"Arrantzaldiaren erabateko debekutik kanpo inongo neurririk ez aintzat hartzea" gomendatu dute. "Estimazio fidagarririk ez eduki arte" arrantzaldia ixteko eskatu dute, "2008ko uztaila arte, gutxienez".

EBk Espainia eta Frantziako gobernuekin aztertuko du

Zientzialarien gomendioak jasota, EBk esan du Espainia eta Frantziako gobernuekin batera aztertuko duela antxoaren biziraupena bermatzeko zer neurri hartuko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.