Arrantza

Antxoaren harrapaketako lehen egunean 104.000 kilo deskargatu dituzte euskal portuetan

Iaz harrapatutako antxoa kopuruaren erdia deskargatu dute gaur euskal portuetan. Iaz arrantzalekuak itxita izan zituztela kontutan hartzekoa den arren berri ona izan da gaurkoa. Datozen egunetan ere antxoa gehiago harrapatzen jarraitzea espero dute arrantzaleek.

2006ko apirilaren 18a
16:47
Entzun
Antxoak zer emango duen zain daude asko eta asko. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek apirilaren 14ean ekin ohi diote urteko kostera mamitsuena zenari. Iaz, baina, gura edo gura ez harrapaketak debekatu zituen Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoan; antxoa galzorian zegoela egiaztatu zuten ikertzaileek.

Aurten, gaur ekin diote arratzaleek antxoaren arrantzari eta Gipuzkoako kofradien presidente Jaime Tejedorrek emandako datuen arabera Hondarribian 19.000 kilo antxoa deskargatu dituzte, Getarian 40.000, Ondarroan 20.000 eta Pasaian, berriz, 22.000 kilo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.