Espainiako Gobernuak aparteko lansaria ez ordaintzea erabaki zuen 2012ko abenduan, eta neurri hori legezkoa ote den aztertuko du Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegi Nazionaleko lan arloko epaitegiak konstituzionaltasun auzia aureztu zuen neurri horren kontra, eta tramitera onartu du Konstituzionalak.
Aurtengo martxoan galdetu zioten Auzitegi Nazionaleko epaileek Konstituzionalari ea Espainiako Gobernuak 2012ko uztailean onartutako neurriak atzeraeragina ote duen.