Apirilaren 14an jakinaraziko du Espainiako Bankuak planak onartzen dituen ala ez

2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Egutegi estua du finantza sistemak aurrez aurre. Joan den martxoaren 10ean Espainiako Bankuak kapital beharrak argitaratu zituen, eta dirua falta zuten erakundeek atzo arteko epea zuten kapitalizazio proiektuak aurkezteko. Urrats hori egin eta gero, apirilaren 14an jakinaraziko die Espainiako Bankuak onartzen dituen edo ez. Gainera, aldaketak eskatzeko eskumena ere badu. Prozesuaren lehen fasea apirilaren 28an amaituko da: egun horretarako behin betiko kapitalizazio planak onartuta eta martxan jarrita eduki beharko dituzte finantza erakundeek.

Espainiako Bankuak egindako kalkuluen arabera, asko jota 15.000 milioi behar ziren sistema indartzeko. Diru gehiena, 14.000 milioi, kutxek behar dute. FROB funtsaren bidez esku hartuko du estatuak behar duten kutxetan, bost urterako gehienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.