Industria

Apirilean %5,4 hazi da industriaren jarduera EAEn

Iazko datuen aldean, sektore handi guztietan egin du gora.

Berria.info
2015eko ekainaren 3a
09:45
Entzun

Industria jardueraren bilkaera ezberdina izan da herrialdez herrialde apirilean: Bizkaian %8,5 egin du gora, eta Gipuzkoan %5,5; Araban, ordea, 0,1eko jaitsiera izan da.

Eustatek jakinarazi duenez, industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, hazkunderik handiena zurgintza, paper eta arte grafikoen arloan izan da, %13koa hain zuzen. Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa ere %10,3 gehitu da. Estatistika erakundeak nabarmendu du industria sektore handi guztiek izan dituztela iaz baino emaitza hobeak.

Martxotik apirilera arteko bilakaerari dagokionez, jarduera %3 gehitu da: %4,3 Araban, %4 Gipuzkoan eta %1,3 Bizkaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.