LANGABEZIA

Apirilean baino 1.630 langabe gutxiago zeuden maiatz amaieran Hego Euskal Herrian

231.403 langabe zeuden Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan maiatz amaieran. Iaz, maiatzean, gehiago jaitsi zen langabe kopurua.

Berria.info
2013ko ekainaren 4a
16:31
Entzun

Jaitsi egin da Hego Euskal Herriko langabe kopurua maiatzean, apirilaren aldean. 1.630 pertsona gehiago zeuden lanean maiatz amaieran, eta orotara 231.403 behargin daude lanik gabe. Iazko maiatzarekiko, ordea, 20.946 pertsona gehiago daude lanik gabe.

Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, jaitsi egin da langabezia, baina igo, aldiz, Bizkaian. Nafarroan murriztu da gehien langabe kopurua.

Langabezia tasak behera egiteko hilabetea izan ohi da maiatza, eta hala egin du aurten ere. Hala ere, iazko maiatzean handiagoa izan zen langabe kopuruaren beherakada; 2012ko maiatzean 2.344 pertsona gehiago ari ziren lanean iazko apirilarekiko; aurten, 1.630 gehiago.

Datuak

Araba. Maiatz bukaeran, 28.161 langabe.


Apiriletik, -162 (-%0,57); iazko maiatzetik, +3.203 (+%12,83).

Bizkaia. Maiatz bukaeran, 100.188 langabe.

Apiriletik, +190 (+%0,19); iazko maiatzetik, +9.575 (+%10,57).

Gipuzkoa. Maiatz bukaeran, 49.869 langabe.

Apiriletik, -399 (-%0,79); iazko maiatzetik, +4.532 (+%10,00).

Nafarroa. Maiatz bukaeran, 53.185 langabe.

Apiriletik, -1.259 (-%2,31); iazko maiatzetik, +3.636 (+%7,34).

Hego Euskal Herria. Maiatz bukaeran, 231.403 langabe.
Apiriletik, -1.630; iazko maiatzetik, +20.946.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.