Langabezia

Apiriletik 2.615 langile gutxiago daude langabezian Hegoaldean

Joan den hilaz geroztik 195.440 behargin daude lanik gabe Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Herritar bat Lanbideko bulegotik irteten. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 4a
08:14
Entzun

Espainiako Lan eta Segurtasun Sozialerako Ministerioak eman berri ditu apirilari dagozkion langabezia datuak. Horien arabera, hobera egin du lan munduak martxotik hona, eta 2.615 langabe gutxiago daude uneotan Hego Euskal Herrrian. Lurraldeka, Nafarroa da datu hoberenak eskuratu dituena. Han 1.240 langabe gutxiago daude martxoaz geroztik; iazko garai berarekin alderatuta, berriz, 3.491 langabe gutxiago daude.

Apiril bukaeran 195.440 behargin zeuden lanik gabe Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Datuak:

Araba: 24.940 langabe. Martxotik: -276. Iazko apiriletik: - 2.399

Bizkaia: 86.111. Martxotik: -843. Iazko apiriletik: - 8.203.

Gipuzkoa: 41.510. Martxotik: - 256. Iazko apiriletik: -4.278.

Nafarroa: 42.879. Martxotik: -1.240. Iazko apiriletik: -3.491.

Hego Euskal Herria: 195.440. Martxotik: - 2.615. Iazko martxotik: -18.371.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.