Uztailetik irailera artean Araba, Bizkai eta Gipuzkoara egindako inportazioak %22,5 handitu dira, iazko epe berdinarekin alderatuta, 4.498 milioi euro iristeraino. Baina oraindik ere esportazioek balio gehiago dute hiru herrialdeotan; 5.768 milioi eurokoak izan dira, iazko hiruhileko berekoak baino %12,5 handiagoak. Merkataritza superabita, beraz, 1.270 milioi eurokoa izan da.
Eustaten arabera, esportazioen helmuga nagusia Europako Batasuna da, hara egin dira EAEko esportazioen %64,8 hirugarren hilekoan, aurreko urtean baino %11,8 gehiago. Honako herrialdeetara egindako esportazioak hazi dira gehien: Portugalera (%30) Erresuma Batura (%24) eta Alemaniara (%14) . EBtik kanpora egindakoen artean gehien hazi diren esportazioak AEBetara eta Mexikora egindakoak izan dira. Araba eta Bizkaitik egindako esportazioen zati handiena garraio materialena izan da. Bizkaitik gehien esportatu dena erregaia izan da.
Inportazioetan Europako Batasunetik egindako erosketak %14, 2 hazi dira, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Alemaniatik egindako inportazioak hazi dira gehien. Energia eta mineral gaiak inportatu dira gehien, eta batez ere Norvegiatik eta Mexikotik egindakoak hazi dira, Irandik eta Errusiatik egindakoak ia desagertu direnean. AEBetik eta Txinatik egindako erosketak ere asko hazi dira, %39 eta %12, hurrenez hurren.