Ekonomia

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletxeetako langileak grebara deitu dituzte

Egun osoko greba egingo dute ekainaren 20an eta ordu batzuetako lanuzteak hil horren 6an eta 12an.

2008ko maiatzaren 16a
16:41
Entzun
ELA, CCOO eta UGTk mobilizazioak antolatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletxeetan. Ekainaren 20an egun osoko greba deialdia egin dute, eta hil horren 6an eta 12an, berriz, ordu batzuetako lanuzteak.

Negoziazio mahaian diren hiru sindikatuek Udalhitzeko lan hitzarmena babesten dute. Bertan funtzionarioen eta Udalen menpe dauden langileen lan balditzak erregulatzen dira. Bestetik, Eudelekin dituzten lan hitzarmenerako negoziazioak “blokeatuta” daudela salatu dute, bost hilabete pasa eta gero oraindik lan hitzarmenik negoziatu ez dutelako. ELAren, CCOOren eta UGTren arabera, Eudelek ez diete oraindik inongo proposamik helarazi, eta hori dela eta, “mobilizazioak antolatzea”, beste irtenbiderik ez diete utzi.

Datorren maiatzaren 22an elkarretaratzeak egingo dituzte Donostiako eta Gasteizko udaletxeen aurrean, eta Bilbon Eudelen egoitzaren aurrean. Baita maitzaren 27an ere, orduan Araban Amurrion eta Laudion, Gipuzkoan Tolosan, Errenterian eta Zarautzen,eta Bizkaian Erandion, Barakaldon eta Getxon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.