Krisia hasi zenetik, lehen aldiz, gaixoaldia eragin duten lan istripuen kopurua hazi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osalanek emandako datuen arabera, 2014an, 24.602 istripu gertatu ziren, 2013an baino 284 gehiago. Lanean hildakoak, berriz, 30 izan ziren iaz, 2013ko kopuru bera. Horietatik 28 egoera "traumatikoan" hil ziren, eta beste biak lanerako joan etorrian. Hain justu horrelako istripuak gutxitu egin ziren iaz.
Gaixoaldia eragin duten istripu gehien eraikuntzaren sektorean gertatu ziren. Eraikuntzan diharduten 100 langiletik ia zortziri eman zieten gaixo baimenen bat. Lehe sektoreko eta industriako langileak daude horien atzetik.
Bestalde, lanak eragindako minbizidunen kopuruak ere gora egin du. Hiru onartu zituzten duela bi urte, eta hamabi iaz.