Aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 27.904 pertsonak izan dute lan istripua, iaz baino %14,1 gutxiagok. 2012an, azarora bitartean, 31 hildako izan dira lan istripuetan; iaz tarte horretan baino %3 gutxiago. Istripuen kopuru handiena lanean bertan izan da, eta beste hainbat lanerako joan etorrrian.