Arabak Esabe segurtasun enpresa zigortuko du

2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak bere egoitzetako segurtasunaz arduratzen den enpresa, Esabe, zigortu egingo du, abuztuan kontratua ez betetzeagatik. Zigorra 37.000 eurokoa izango da, baina erakundeak ez du kontratua bertan behera utziko. Arabako Foru Aldundiak ez ditu zehaztu zigorraren arrazoiak. Lan Ikuskaritzak Esabe zigortu zuen, besteak beste, soldatak ez ordaintzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.