ekonomia

Arabak eta Bizkaiak ondasun zerga berreskuratzea erabaki dute

Oraingoz, aurten eta hurrengo urtean berrezarriko dute bi aldundiek.

2011ko azaroaren 21a
19:10
Entzun

Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek ondasunaren gaineko zerga berreskuratzea erabaki dute aurtengorako eta datorren urterako, Arabako Diputazioak jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin Gasteizen bilera egin ondoren hartu dute erabakia.

Ohiko etxebizitzagatik salbuetsitako gutxienekoa 400.000 euroraino igoko dute Arabak eta Bizkaiak, eta salbuetsitako minimoa 800.000 eurokoa izango da. Gipuzkoak ohiko etxebizitzagatik salbuetsitako gutxienekoa 300.000 euroan jarriko du, eta orokorrean salbuetsitakoa 800.000an.

Arabaren eta Bizkaiaren beste neurri batzuk: lanpostuak sortzeko gastu kengarrien kopurua handitu egin dute —4.600 eurotik 4.900 eurora orokorrean, eta 4.000 eurotik 4.300 eurora lan merkatuan zailtasunak dauzkaten taldeen kasuetan— eta familiak laguntzeko neurri gisa 6 eta 16 urtera arteko seme-alabak dituztenek urtero 50 euro deduzitu ahal izango dituzte.

Arabako Aldundiak esan du "presio fiskal justuagoa, progresiboa eta orekatuagoa" nahi duela, eta zail ikusten du EAEn akordio orokorra lortzea. Ondorioz, bere kabuz hasiko da fiskalitate berria ezartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.