Arabak eta Gipuzkoak ez diote Bizkaiari jarraituko, eta aurrezki kutxen lege proiektuaren aurka jotzea baztertu dute. Javier de Andres Arabako Foru ahaldunak uste du posible dela izan daitezkeen arazoak legebiltzarreko tramitean zuzentzea; Martin Garitano Gipuzkoakoak, berriz, adierazi du ekimenak ez dituela foru eskumenak argi eta garbi urratzen.
Asteartean legearen aurkako helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen Bizkaiak, artikulu batzuetan Gernikako Estatutua urratzen zuela iritzita. Erabaki hori dela eta, proiektua geldirik geratuko da orain, EAEko erakundeen arteko eskumen auziak epaitu behar dituen arbitratze batzordeak arrazoia nork duen erabaki arte.
Bizkaiko Foru ahaldunak, Jose Luis Bilbaok, ukatu egin zuen atzo helegitearekin BBK, Kutxa eta Vitalen arteko bateratzea trabatuko dutela. Bat egiteak ziurtasun juridiko «osoa» duela adierazi zuen Bilbaok, eta egia ez esatea aurpegiratu zion Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuari, arriskuan legokeela adierazi zuelako. Hala PSE-EEk nola PPk EAJren jarrera kritikatu zuten, eta salaketak ez duela funtsik ziurtatu zuten.
Arabak eta Gipuzkoak ez dute egingo aurrezki kutxen legearen kontra
Bizkaiak ziurtatu du arbitratze batzordera jo izanak ez duela trabatuko BBK, Kutxa eta Vitalen bateratzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu