ekonomia

Arabako 60 enpresa batzordek bat egin dute, langileen eskubideen alde

Araba Borrokan plataforma eratu dute, "ahalik eta erantzun sendo eta bateratuena" emateko asmotan. Apirilaren 11rako manifestazioa antolatu dute Gasteizen.

2013ko martxoaren 21a
18:28
Entzun

Arabako langileen "batasuna eta borroka" lortzea du xede plataformak. Gainera, eredu politikoaren aldaketa sustatu nahi dute, eta "demokratikoagoa, bidezkoagoa eta parte hartzaileagoa" bihurtu.

Gaur goizean David Garcia Laminaciones Arreguiko presidenteordeak azaldu duenez, hamabi sindikaturen eta hamabost gizarte talderen babesa jaso du plataformak. Bide batez, Arabako erakundeei ekimenera batzeko deia egin diete, eta lan erreforma ez aplikatzeko eskatu dute. Gizarte zerbitzuak, enpleguaren aldeko laguntzak eta zerbitzu publikoak bermatzeko eskaria ere egin diete erakundeei.

Garciak esn du "egoera jasangaitza" delako erabaki dutela batzea —aurreko urtean baino 4.500 langabe gehiago ditu orain Arabak—. PPk Arabako erakundeetan izandako jarrera ere kritikatu du, Rajoyren gobernuaren politikak "gizartearen parte hartzerik gabe" aplikatzen dituelako.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.