ekonomia

Arabako Aldundiak EAJri egotzi dio 96 milioiko zorraren erdia pasa

Aurreko gobernuak opor fiskalengatik jasotakoa xahutu egin zuela esan du Jose Zurita Ogasun diputatuak. EAJk erantzun dio poltsan 68 milioi utzi zituztela.

2011ko urriaren 10a
14:12
Entzun

Jose Zurita (PP) Arabako Ogasun diputatuak jakinarazi du Aldundiak 96 milioi euroko zorra duela, eta horietatik 56 milioi EAJri egotzi dizkio, enpresen opor fiskalengatik jasotako milioi horiek xahutu egin zituelakoan —aurreko legealdian EAJk izan zuen Ogasun ardura—. Zuritak esan du "gerra ekonomia egoeran" daudela, eta ez dutela dirurik opor fiskalengatik lehen jasotakoa orain itzultzeko. Hori dena dela-eta, 2012ko aurrekontuetan murrizketa handiak egongo direla iradoki du.

Beste 40 milioiko zorreko erdia diru sarreretan egondako jaitsieragatik gertatu dela adierazi du Ogasun diputatuak eta beste erdia Rover auziko BEZa Espainiako Estatuari itzuli behar diotelako.

Arabako Aldundiak egoeraren berri emana dio EAEko Finantza Kontseiluari, eta irtenbideak aurkitzeko asmoz neurriak aztertuko dituzte.

EAJk dio poltsan 68 milioi utzi zituztela

EAJk berehala erantzun dio Zuritari, foru gobernua utzi zutenean poltsan 68 milioi euro utzi zituztela esanda. "Diputatuak adieraztekoa ez da egia. Proposamen zehatzik ez duenez, egoera nahasi egin nahi du", azaldu du Ramiro Gonzalez EAJko batzarkideak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.