aurrekontuak

Arabako Aldundiak gastu propioa %16 jaitsiko du datorren urtean

Herrialdeko sozietate publikoak ere aintzat hartuz gero, jaitsiera %22koa izango da. Diputazioak gaur aurkeztu du aurrekontu proiektua.

Ivan Santamaria.
2011ko azaroaren 15a
16:09
Entzun

Arabako Foru Aldundiaren gastu propioa %16 jaitsiko da 2012. urtean. Guztira, 437 milioi euro kudeatuko ditu zuzenean foru gobernuak, aurten baino 87 milioi gehiago dira. Arabako sozietate publikoak ere aintzat hartuz gero, jaitsiera are handiagoa da: %22koa.

Jose Zurita Arabako Ogasun diputatuak datorren urteko aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur, Batzar Nagusietan. Krisi ekonomikoaren egoeran “egin zitekeen aurrekonturik onena” dela adierazi du Zuritak, eta Aldundiak zerga bidez espero dituen diru sarrerak orain dela bost urte zituenen pare egongo direla.

Ia partida  guztiak murriztu behar izan dituztela onartu du Zuritak, baina gastu soziala %2,8 handituko dela iragarri du. Hain zuzen ere, Aldundiak Gizarte Ongizateko Foru Erakundeari 152 milioi euro emango dizkio, aurten baino lau milioi gehiago. Kontu publikoei eutsi ahal izateko 117,5 milioi euroko zorra jaulkitzeko baimena eskatuko du. Diru horretatik 63,5 milioi aurrekontu orokorrari dagozkio, eta beste guztia opor fiskalen harira Eusko Jaurlaritzari itzuli beharrekoa da. Guztira, 54 milioi euro ordaindu behar ditu Arabak, baina 2012an dena itzuli behar ez izatea espero du. Azken negoziazioen arabera, 18 milioi heldu den urtean emango lituzke, eta gainerakoa 2013rako utziko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.