Lan merkatua

Arabako Ardogintzaren hitzarmena egin dute

ELAk eta LABek diote gehiengo sindikalak "hilda zegoen ituna" salbatu duela.

Mahasti bat, Bastidan. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
xabier martin
2017ko irailaren 12a
11:31
Entzun

2016-2018ko epealdia izango du Arabako Ardogintzaren itun berriak, eta lan baldintzak haren arabera dituzten langile guztiek, gutxienez, 1.000 euro garbi jasoko dituzte hilero, hamabost soldatarekin. 2016ko otsailean hasi ziren sektoreko hitzarmena egiteko negoziazioak, eta abuztuaren 7an lortu zuten akordioa.

UGTk eta CCOOk 2012-2015 ituna hiltzen utzi dutela eta gehiengo sindikalak berpiztu duela diote ELAk eta LABek, eta, azkenean, sindikatu guztiek sinatu dutela akordioa. Hura iritsi arte soldata igoerak %1ekoak ziren, eta aurrerantzean %2koak izango dira, 2016 eta 2017an. eta 2018an, berriz, %2,25eko soldata igoera egongo da. "Sektoreko gehiengo sindikal berriak erakutsi du bestelako negoziazioa posible dela".

ELAk eta LABek diote atzerapenak kobratzeko garaia dela orain sektoreko langileentzat, eta urtebete barru negoziatzen hasiko den hitzarmen berria prestatzen hastekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.