Arabako arropa dendetako langileek ituna sinatu dute
GASTEIZ. Arabako arropa dendetako langileek eta patronalak luze negoziatu dute lan itunaren inguruan, urte eta erdi baino gehiago. Azkenean, baina, ados jartzea eta bi urterako ituna egitea lortu dute. CCOO, ELA eta UGT sindikatuek babestu dute hitzarmena, eta 1.500 langileri eragingo die. Besteren artean, 2011rako eta 2012rako soldata KPIa eta 75 euro igotzea eta eguerdian lan egiteagatik dieta osagarriak ematea adostu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu