Arabako azukrea, azkenetan

EBren erreforma arbuiatu dute Jaurlaritzak, Aldundiak eta ekoizleek

Erredakzioa
2005eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Arabako azukre sektorea desagertzeko zorian dagoela ohartu zuten atzo UAGA nekazarien sindikatuak eta AIRA erremolatxa landatzaileen elkarteak. 400 ustiategi daude orain lurraldean.

Europako Batzordeak indarrean jarri nahi duen erreformarekin, nekazariek 25,05 euro jasoko dute erremolatxa tona bakoitzeko 2007. urtetik aurrera. Kostuak Araban 27 eurokoak direla kontuan hartuta, landare horri etorkizunik ez diote ikusten UAGAk eta AIRAk. Gainera, Bruselak proposatu du azukrea egiten duten enpresei ere %40 gutxiago pagatzea. Horrek ekarriko ahal du lantegi batzuk ixtea, horien artean Arabako erremolatxa lantzen duen Miranda de Ebrokoa (Burgos). Nekazariek Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren sostengua aurkitu dute. Bi erakundeek erreforma bertan behera geratzeko eskatu zuten atzo, erremolatxa Arabatik desagertuko ez bada. Bruselaren proposamena «astakeria» da, Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza sailburuaren arabera, eta erreforma «logikoagoa» eskatu zuen. Eloy Lopez de Foronda Nekazaritza diputatuak ohartu zuen erremolatxarik ez badago alferrik izango direla ureztatze planak, «ez baita ureztatzeko ezer geratuko». Labora alternatibarik ere ez dute ikusten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.