Lan esplotazioa

Arabako Errioxako mahats bilketan sei langile atxilotu dituzte

Espainiako Poliziaren arabera, modu irregularrean ari ziren lanean. Droneak erabili dituzte langileak identifikatzeko.

Sasoiko langileak mahatsak batzen, Arabako Errioxan. IñIGO URIZ
jokin sagarzazu
2023ko azaroaren 10a
13:01
Entzun

Arabako Errioxako mahats bilketaren kanpainan, Espainiako Poliziak dokumentazio irregularreko sei langile atxilotu ditu; 33 ikuskapen egin ditu lursailetan, eta 303 langile eta enpresaburu identifikatu ditu.

Urtero bezala, Poliziak lan ikuskapena egin du Arabako Gizarte Segurantzarekin lankidetzan, lan esplotazioko kasuak edo langile atzerritarren kontratazio irregularrarekin lotutako delitu eta arau hauste administratiboak detektatzeko.

Kanpainan 30 poliziak parte hartu dute, eta droneak erabili dituzte langileak identifikatzeko.

Kontroletara Frantziako eta Europako Batasuneko ikuskatzaileak joan dira, sistema horren eraginkortasuna neurtzeko eta Frantzian eta EBko gainerako herrialdeetan ezartzeko.

Espainiako Poliziaren arabera, atxilotuetako hiruk bizileku baimenak edo nortasun agiri faltsutuak zituzten; bik ez zuten bizileku eta lan baimenik, eta seigarrena bere herrialdeko justiziatik ihes eginda zegoen. Lurzoruen jabeei dagokienez, guztiek betetzen zuten indarrean dagoen araudia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.