Lan itunak

Arabako metalgintzako hitzarmena indarrean dago

Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du lan erreformak itun sektorial hori baliogabetzen duela.

xabier martin
2015eko maiatzaren 26a
21:08
Entzun

Espainiako Auztegi Gorenak Arabako metalgintzako ituna indarrean dagoela ebatzi du, aldeek espero zuten moduan. Ultraaktibitate klausulak espreski jasota dauzkaten itun sektorialak indarrean daudela ebatzi du Gorenak birritan aurretik, duela egun batzuk azken aldiz. Eta, beraz, jurisprudentziari jarraituz, Arabako metalgintzako itunarekin ere berdin erabakiko zutela espero zuten. Hala izan da, eta epaileek aintzat hartu dute CCOOk jarritako helegitea.

Horrek esan nahi du Arabako metalgintzako 2007-2010 itunak balio duela haren babesean dauden langileen lan baldintzak finkatzeko. Itun horrek lan erreformak ekarritako joko arau berri batzuk indargabetuko lituzke —besteak beste, urtebeteko ultraaktibitatea eta ituna urratzeko enpresaren eskubidea langileen adostasunik gabe—, baina argazki finko bat litzateke soldatei begira.

Sindikatuek ere esana dute gatazka judizialak ez duela konpontzeko lan itunetan dagoen lokarri askaezina, eta hura negoziazioaren bidez iritsiko dela soilik. Baina orain arteko segurtasun juridikoa apur bat egonkortzen du, inoiz Arabako itunaren babespean izan ziren langileentzat, oraindik ere haren babespean daudela argitzen duelako. Kontratazio berriko beharginek, ordea, ez lukete babes hori, ez leudeke itun horretara loturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.