lan gatazkak

Arabako ostalaritzan ez da grebarik izango

Hiru urterako lan ituna batzarretan onartu dute Arabako ostalaritzako langileek. Soldata igoerarik ez dute izango epe horretan.

Berria.info
2013ko otsailaren 5a
20:30
Entzun

Bihar hastekoa zen greba bertan behera utzi dute Arabako ostalaritzako langileek. Sindikatuetako iturriek Eferi esan diotenez, langileek ongi hartu dute bezperan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek lortutako akordioaren oinarriak, eta ez da aurkako ahotsik izan. ELAk, ordea, ez du izenpetu, langileek erosteko ahalmena galduko dutelako, eta lanaldirik ez zaielako murriztuko. Beste sindikatuek onartu dute galera, baina lan ituna izateak ekartzen duen "lasaitasuna" lehenetsi dute. 2015eko abenduaren 31era arte izango da indarrean. Aurtengo uztailaren 7an bertan behera gera daitezke sinatu gabeko lan itun gehienak, orduan beteko delako azken lan erreformak ultraaktibitateari (itunen luzatze automatikoari) jarritako urtebeteko muga. 

5.000 langile inguru daude Arabako ostalaritzan. Bihartik igandera bitartean greba egingo zutela iragarri zuten,  saskibaloiko Espainiako Errege Kopa Gasteizen egin behar den egunetan hain zuzen ere. Aurreko ituna 2010. urtean sinatu zuten, eta orduan ere ostalaritzan etekin handiak ekartzen dituen beste ekitaldi batean (Azkena Rock musika jaialdia) greba egin bezperan lortu zuten akordioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.