Araban bikoiztu egin da langabezia 2007tik
GASTEIZ. 2007an 10.500 langabe zeuden Araban. ELAk salatu du dagoeneko 22.100era iritsi dela kopurua; bikoiztu egin dela, alegia. Horietatik %39k soilik kobratzen dute laguntza. Horrez gain, mugagabeko kontratuen portzentajea murriztu egin dela adierazi du, %9tik %6ra lau urtean. Egoera salatzeko, manifestazioa egingo du sindikatuak ostiralean. Aberatsen alde gobernatzen dute izango da leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu