Arabako Foru Aldundian EAJren aurkako zentsura mozioa aurkeztea lehentasun gisara ez duela jakinarazi dio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiari. Hala ere, PPrekin zentsura mozio hori bultzatzeko elkarrizketak izan zituela onartu du, nahiz eta orain asmo hori lehentasun bezala ez izan. Lehendakaria elkarrizketa sozialaren inguruko bilera sortaren barnean elkartu da Agirrerekin.
Krisi ekonomikoa izan dute hizpide, eta irtenbide gisara Lopezek "egonkortasun instituzionalaren aldeko apustua" egiten duela adierazi du Agirrek. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin ere bildu da gaur Lopez. Lehendakariak krisia gainditzeko Agirreri azaldutako nahi bera agertu diola adierazi du Olanok: egonkortasunaren instituzionalaren alde egitea. Olano bilerara Gipuzkoa aurrerako kideekin joan da.
Agirrek eta Olanok "elkarlana eta kolaborazioa" eskaini dizkiote lehendakariari.
Gaurko bilerekin amaitutzat eman ditu lehendakariak elkarrizketa sozialari buruzko bilerak. ELArekin, LABekin, UGT-Euskadirekin, Euskadiko CCOOrekin, Confebaskekin eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bildu da.
Euskal Herria
Araban EAJren aurkako zentsura mozioa aurkeztea ez dago Lopezen lehentasunen artean
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bildu da gaur. Krisiari aurre egiteko "egonkortasun instituzionalaren aldeko apustua" egingo duela adierazi die Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu