Gasteiz eta Londres egunero lotuko ditu Ryanair konpainiak otsailaren 17tik. Michael Cawley hegazkin konpainiako lehendakariordeak Forondako aireportuan lur hartu zuen atzo, ibilbidea beteko duen B737 hegazkina aurkeztu eta proiektuaren berri emateko. Cawleyk apustuaren arrakasta ziurtzat jo zuen, eta lehen urtean 100.000 bidaiari inguru izatea espero du.
Dagoeneko 12.000 txartel saldu ditu Ryanairrek, eta beste 12.000 doan eskainiko ditu (tasak aparte) datozen bi hilabeterako, gaurdanik agortu arte.Sei edo zortzi hilabete barru hegaldiak duen erantzuna aztertu, eta datorren urtean Arabatik beste hiriren baterako hegaldiak jarri ala ez erabakiko dute.
Arabatik 100.000 bidaiari espero ditu Ryanairrek
Dagoeneko 12.000 txartel saldu dituela ospatzeko, beste hainbeste emango ditu doan gaurdanik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu