Aralarrek Aresi galdetuko dio Ertzaintzak zergatik jo zituen grebalariak

Mikel Basabe alderdiko legebiltzarkideak hainbat golpe jaso zituen, eta ospitalera ere joan behar izan zuen

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Datorren ostiraleko kontroleko osoko bilkuran azalpenak eskatuko dizkio Aralarrek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari. Herenegungo greban Ertzaintzak «zergatik eta zertarako» jo zituen hainbat herritar jakin nahi du, baita horretarako agindua nork eman zuen ere.

Gasteizko manifestazioan zauritutakoen artean zegoen Mikel Basabe alderdiko legebiltzarkidea. Lehen golpea herritar bat zergatik ari ziren jotzen galdetu zuenean jaso zuela azaldu du. Euskaraz galdetu zuen. Hurrengoak golpeak ematen ari zen ertzainari zenbaki profesionala euskaraz eskatutako bakoitzean etorri ziren. Azkenean, gaztelaniaz azaldu zien Basabek legebiltzarkidea zela, eta orduan alde egiteko agindu ziotela adierazi du.

Santiagoko Ospitalera joan zen, eta itxaron gelan manifestazioan zauritutako beste hainbat pertsonarekin egin zuen topo. «Tarteanadineko gizonezko bat zegoen, lau saihets hautsita», kontatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.