Aralarrek eta PSE-EEk azalpenak eskatu dituzte Gipuzkoako zuloari buruz

2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Aralarrek eta PSE-EEk Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuaren agerraldia eskatu dute Batzar Nagusietan. Azalpenak nahi dituzte erakundearen aurrekontuen eta benetako egoeraren arteko 101 milioi euroko aldeari buruz. Francok herenegun esan zuen iragarri baino 35 milioi euro gehiago dituztela gastatzeko eta 66 milioi euro gutxiago jasotzea espero dutela.

Desorekaren arrazoiak eta ondorioak jakin nahi dituzte Aralarrek eta PSE-EEk, albistea «larria» delako. Datuak baieztatuz gero, aurreko gobernuaren aurreikuspenak «baikorregiak» izan zirela uste du Aralarrek, «arduragabeak ez esateagatik». PSE-EEkB plana eskatu dio Diputazioari, hainbat azpiegitura —errepideak eta bidegorriak— bertan behera ez utzi behar izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.