Ekonomia

Aralarrek ez du kutxen bat-egitea babestuko, "ez dagoelako bermerik helburu sozialei eusteko"

Haren ustez, "adostutako izaera sozialeko edukiak erabat baldintzaturik daude legeak goi-organoek eta administrazioek agintzen dutenei”. 

2011ko irailaren 15a
13:44
Entzun

Aralarrek ez du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxen bat-egitea babestuko, "ez dagoelako berme nahikorik kutxek duten helburu sozialei eta ekonomiko-produktiboei eusteko", alderdiak gaur prentsa ohar batean jakinarazi duenez. "Ezezkoa emango dugu".

Aralarrek dio beti bera agertu dela Hego Euskal Herriko lau kutxak bat egitearen alde, "erakunde hori funtsezkoa izan behar delako naziogintzan, baina betiere kutxek egun duten izaera sozialari eutsita eta, ahal dela, indartuta”.

Haren ustez, ordea, aipatutako hiru kutxetako zuzendaritzek eta Bildu koalizioak adostu den integrazio prozesuko edukiak “oso kezkagarriak” dira. “Adostu diren izaera sozialeko edukiak erabat baldintzaturik daude legeak goi-organoek eta administrazioek agintzen dutenei”. 

Integrazio prozesuak bankarizazioa dakarrela salatu du Aralarrek, eta beste alternatiba batzuk egon badaudela aipatu du: kreditu kooperatiba, banka etikoa...

Bilduk asteartean esan zuen akordioan Kutxa Bank entitate berriak jabetza publikoa izango duela bermatu dutela eta irabazien %30 beti bideratuko da Gizarte Ekintzara eta ez hasieran aurreikusi bezala, soilik lehen hiru urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.