Aralarrek kutxen bat egitearen aurka bozkatuko du

2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Aralarrek ez du berme nahikorik ikusten kutxek duten helburu sozial eta ekonomiko-produktiboei eusteko. Hori dela eta, fusioaren aurka bozkatuko duela iragarri du. Adostutako integrazio prozesuak «bankarizazioa» dakarrela salatu du alderdiak, eta «bankarizazioaren alde ilunenak ekiditeko konpromiso irmoagoak» behar direla azaldu du. Alderdiaren iritziz, obra sozialari eustea eta kapitalaren ordezkaritza eta kontrolari eustea, espreski baldintzatzen dute arauek. «Bermerik gabe geratzen da, beraz, bata zein bestea indarrean mantendu ahal izatea». Aralarrek dio bestelako aukerak egon badaudela, kreditu kooperatibak edota banka etikoa esate baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.