Aramendiako lan istripua gaitzetsiko dute asteartean
LIZARRA. Herenegun Aramendian (Nafarroa) izandako lan istripua gaitzesteko, elkarretaratzea egingo du LABek hurrengo asteartean. Lizarrako Nafarroa Beherea kalean izango da protesta, 19:00etan. Ezbeharraren ondorioz, hil egin zen 52 urteko F. R. P. gizonezkoa. Eraikuntza lanetan ari zela, lau metrotik jausi eta burezurra hautsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu