Lan istripuak

Arcelor Mittalen lantegietan izandako azken bi heriotzak salatu dituzte

ELA eta LABek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan.

Lan istripuen kontra Zumarragan eginiko elkarretaratzea. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 7a
16:27
Entzun

Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelor Mittal enpresaren aurrean 30 langile inguru elkartu dira multinazionalak Euskal Herrian dituen lantegietan gertatutako langileen azken bi heriotzak "salatu", eta hildako langileei "elkartasuna" adierazteko. Julen Amado Langile Batzordeko ELAko kideak komiteko sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) elkarretaratzean parte hartu izana nabarmendu du eta enpresako zuzendaritzari exijitu dio segurtasun neurri guztiak aintzat har ditzala, "lan-istripu gehiagorik gerta ez dadin". Antzeko protesta gehiago egin dituzte gaur eguerdian gainontzeko lantegietan, ELA eta LABek deituta.

Astebeteren buruan, azpikontratatutako bi langile hil dira Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan. Ekainaren 25ean hil zen lehena, Zumarragako plantan (Gipuzkoa), hamabi metrotik erorita. Uztailaren 3an bigarrena, Sestaoko ACB lantegian (Bizkaia). Pieza astun batek azpian hartu zuen 47 urteko behargina, lanean ari zela. Bertan zendu zen. Azpikontratatuta ari ziren bi langileak. Multinazionalak Euskal Herrian dituen lantegietan hildako bosgarren langilea da 2011z geroztik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.