ArcelorMittalek 9.000 lanpostu kendu nahi ditu
donostia Siderurgia arloko munduko enpresa nagusiak ere lanpostuak kenduko dituela iragarri du. Hain zuzen, 9.000 lagunek, dituen langile guztien %3k,beren borondatez enpresa uztea nahi du. 60 herrialdetan ekoizten du ArcelorMittalek eta Euskal Herrian ere hainbat lantoki ditu. Oraindik ez dago argi haiei zein neurritan eragingo dien neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu