ArcelorMittalek uko egin dio, oraingoz, lan ituna bertan behera uzteko asmoari

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
ArcelorMittal multinazionalak bertan behera utzi du, oraingoz, lan itunak finkatutako baldintzetatik askatzeko proposamena. Enpresako ordezkariak eta sindikatuak bildu ziren atzo, Madrilen, lantoki gehienen baldintzak arautzen dituen akordio orokorrari buruz hitz egiteko. Lehendik exijitutakoan atzera egin zuen zuzendaritzak, eta, behintzat, urrian negoziatu eta akordio bat lortzen saiatzea adostu zuen sindikatuekin. Datorren astelehenean plataforma berria prestatzeko lotu dira langileen ordezkariak, eta ondoren berriro bilduko dira enpresarekin. ArcelorMittalek bere ordain gastua %25 jaitsi nahi du eta horretarako soldatak %10 murriztu eta lanaldiak sei egun handitu nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.