ArcelorMittaleko langile ohi bat hil da, amiantoagatik
DONOSTIA. Jose Benito Acosta Moran Olaberriko (Gipuzkoa) ArcelorMittaleko langile ohia hil zen atzo, 75 urterekin. Euskadiko CCOOk salatu du amiantoak eragindako pleurako mesotelioma baten ondorioz hil dela. Osakidetzak 2007an onartu zion lanean jarduteko ezintasuna, baina enpresak helegitea aurkeztu zuen eta Jose Benito Acostak epaitegietara jo behar izan zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak otsailaren 15ean eman zion arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu