Arcelorren langile bat hil da pieza batzuek zapalduta
ZUMARRAGA. 56 urteko langile bat hil zen atzo Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegian. Ezbeharra 15:30 aldera jazo zen. Itxura denez, alturan zeuden hainbat metalezko barraerori ziren istripuz, eta haietako batek langilea harrapatu zuen, Suhiltzaileek joan behar izan zuten lantegira, langilearen gorpua barra haien artetik ateratzera. Atera zutenerako hilda ei zegoen langilea. Gorpua Donostiara eraman zuten, autopsia egiteko. Osalanek, berriz, ikerketa hasi du geratutakoa ikertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu