Ardatza eta bihotza

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Munduko akzio azoken ardatza eta bihotza AEBetan da. Atzo, Ardantza lehendakari izandakoaren bihotza ere hizketagai izan zen egunean, Wall Streetek, ardatzak, bihotz sendoa erakutsi zuen: zerbitzuen ISM adierazleak, AEBetako hipoteka eskaerek eta bertako enplegu txostenak (azken bi urteotako lanpostu galera txikiena) taupada gogorrak izan ziren igoerentzat. %1,36ko jauzia egin zuen Ibex-35ek eta laugarren igoera eguna izan du erreskadan, %5,3 irabazteraino. Ohiko merkatuan 1.956 milioiren salerosketa, itzela izan gabe, oso duina da: 491 milioi eragin zituen Santanderrek (+%2,43) eta Popular eta Sabadellek ere %2na pasa irabazi zuten. Edurnezuriren (+%0,31) igoera txikia inertziak eragingo zuen, baina egunak izan zuen kurrinkarik ere: Altsasuko greba orokorraz harago, Danimarkan turbinak ekoitziko dituena, Gamesa (+%6,28), pozez lehertu zen, eta Greziaren inguruko baikortasunak euroa 1,37ra bultzatu zuen. Ferrovial eta Telecinco %4na pasa igo ziren.



Rating etxeek finantza merkatuetan duten garrantzia itzela da, krisiaren nondik norakoa saihesten lagundu ez duten arren. Arazoaren zati edo bultzatzaile izan zirela uste duenik ere bada. Gainera, bizpahiru dira munduan nagusi; AEBetarrak guztiak ere.



Caja Madrid aurrezki kutxa berezko baliabideak sendotu beharrean da. Su Casita Mexikon duen higiezinen enpresaren %40 saltzeaz gain, LaCaixak Criteriarekin (+%1,41) egin bezala, Cibeles burtsaratu nahi du: bere zorro industriala, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.