Areva nuklearraren %40 ere pribatizatuko du Sarkozyk

2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Pribatizazioen bidetik jarraituz, Areva energia nuklearra ekoizten duen taldearen %40 merkaturatuko du Nicolas Sarkozy Frantziako Ekonomia ministroak. «Merkatuko baldintzen arabera», 2005eko lehen seihilekoan Arevaren kapitalaren zati bat esku pribatuetara igaroko da, beraz. «Hala ere, sektore estrategikoa izaki, zuzenean edo zeharka kapitalaren erdia baino gehiago eskura dugu», gaineratu zuen Sarkozyk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.