Argindar tarifa arautua kendu nahi du Madrilek

2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako argindar merkatua erabat liberalizatu zenetik urte eta erdi pasatu badira ere, hamar herritarretatik zortzik edo gehiagok Espainiako Gobernuak ezartzen duen tarifa arautuan oinarritutako faktura jasotzen dute. Zapateroren gobernuak, ordea, merkatu librera jauzi egitera bultzatu nahi ditu herritarrak. Tarifa arautuari heltzeko baldintzak aldatzea litzateke bide bat; tarifa hori merkatu libreko prezioak baino askoz garestiago jartzea litzateke bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.