Hego Euskal Herriko herritarrek gaurtik aurrera %3,2 inguru gehiago ordaindu beharko dute argindarraren truke. Espainiako Industria Ministerioak uztailaren 12an onartutako energiaren erreforma neurrietako bat gaur jarriko da indarrean.
OCU Espainiako kontsumitzaileen elkarteak adierazi du "susto handia" izango dela herritarrentzat. Azken zortzi urteetan, %63 garestitu da argindarra Hego Euskal Herrian.
Uztailaren 1ean, %1,2 igo zen argindarra Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.