Argindarraren prezioa %2 inguru jaitsi nahi du Espainiako Gobernuak. Horretarako, ekoizpenaren %7ko zerga zerora eraman du, eta bonu soziala lortzeko irizpideak zabaldu ditu. Kosta ahala kosta lortu nahi du argindarraren merkatzea Pedro Sancehezen gobernuak, azkenaldiko joerarekin amaitzeko. Izan ere, argindarraren faktura %10 igo zen iaz, eta aurten, abuztura arte, beste hainbeste igo da. Gai horri heldu diote Jon Fernandez eta Xabier Martin kazetariek, uda osteko lehen Ekonominutuan.
Ekonominutua
Argindarra merkatzeko Espainiako Gobernuaren neurriak hizpide, Ekonominutuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu