Argudioak

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Baiezkoaren aldekoena

1Funtsak lortzea. Itunik gabe ez da ESM funtsik izango, eta agian horren beharra izango du Irlandak datorren urtetik aurrera bere burua finantzatzeko.

2Egonkortasuna. Eurogunearen sarrera da Irlanda multinazional handientzat, eta euroaren eremua sendotzea derrigorrezko du.

3Iraganeko okerrak. Kontrolik gabeko gastua debekatuko du, eta hori da Alemaniak jarritako baldintza elkartasun handiagoko EB batuago batera jotzeko.

Ezezkoaren aldekoena

1Austeritate handiagoa. Defizita %0,5etik behera mantentzeko, 2015etik aurrera beste 6.000 milioiko gastu murrizketa egin beharko du Irlandak. Zorra ere jaitsi behar izateak austeritatea betikotuko du.

2Subiranotasun galera. Europako Batzordeak erabakiko du noiz hautsi den ituna, eta neurri zuzentzaileak inposatu ahal izango ditu.

3Mezua Europari. EBri adieraziko zaio oraingo politikak huts egin duela eta hazkundea bultzatu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.