Arrantzale bat erreskatatu dute, ontzitik erori ostean
BILBO. Sareak botatzen ari zela itsasora erori zen Kantabriako (Espainia) Angel Padre ontziko arrantzale bat atzo goizaldean. Zierbenako Punta Lucerotik 11 itsas milia ingurura gertatu zen ezbeharra. Han inguruan zebilen Siempre Deco ontziak erreskatatu zuen. Era berean, Angel Padre-ko beste bi arrantzale ere jaso zituen, txalupa batekin eroritako lankidearen bila baitzebiltzan. Hiru arrantzaleetako bi ospitalera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu