Arrantzan zebilen Pasaiako arrantzale bat hil dela jakinarazi du LABek. Ondarroako Allegro ontzian zebilen beharrean Alfonso Perez zena eta, antza, bihotzekoak jo zuen atzo. Sindikatuak azaldu du 52 urte zeuzkala Perezek. Ohartarazi du, halaber, Allegro ontzia ostiralean iritsiko dela Ondarroara. Alturako ontzia omen da eta urrun zebilen arrantzan.
Arrantzale bat hil da bihotzekoak jota, itsasoan lanean zebilela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu