Arrantzale bat hilda aurkitu dute Pasaian
DONOSTIA. Astelehen goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak arrantzale baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, Galiziako Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Lehen hipotesien arabera, ontzira sartu nahi zuenean uretara erori eta ito egin zen. Donostiako Lege eta Auzitegi Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu