Antxoaren kostera txarrak ekarritako ondorioak salatzeko protestan hasi dira Kantauriko arrantzaleak. Izan ere, Espainiako Gobernuak ez dizkie beraiek nahi adinako laguntzak ematen.
Tejedorrek esan duenez, "Espainiako Gobernua da guzti honen erruduna, hura da itsasoan dagoen egoeraren errudun, eta beraz, bera da konponbideak bilatu behar dituena, eta azkar gainera!". Itsasoan gertatzen dena ez dela gauetik goizera gertatu esan du, "iragarrita" zegoela.
antxoaren kostera
Arrantzaleek protesta egin dute konponbide eske
Kantauri osoko arrantzaleak protestan hasi dira, antxoaren kosterak utzitako ondorioei konponbidea emateko eskatuz. Bizkaiko arrantzaleak Bermeoko portuan eta Gipuzkoakoak Donostiakoan elkartu dira, itsasontziekin, eta elkarretaratzeak egin dituzte. Jaime Tejedor Gipuzkoako arrantzaleen kofradiako lehendakariak Espainiako Gobernua egin du "itsasoaren egoera tamalgarriaren" errudun, eta "berehala" konponbideak jartzeko eskatu dute. Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleei antxoaren kostera bertan behera lagatzeko eskatu die, eta Espainiako Goberuari Arcachongo akordioa baztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu