ekoNOMIA

Arrantzaleko ehun kilo antxoa eguneko

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako kofradiek aste honetarako akordioa lortu dute. Gaur zortzi elkartuko dira berriz ere.

2010eko martxoaren 22a
18:52
Entzun
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako (Espainia) kofradiek aste honetan gehienez ere arrantzale bakoitzeko eta eguneko ehun kilo antxoa harrapatzeko akordioa lortu dute, baita salmentak bihar eta etzi egiteko ere. "Oso kopuru txikia da baina, behintzat, arrantzaleak ez dira geldirik egongo", adierazi du Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradiako buruak. Ontzi bakoitzean zenbat arrantzale dauden kontrolatuko dute.

Santanderren (Espainia) bilera egin dute hiru erakundeek, eta astelehenean batuko dira berriro, Bilbon, aste hau zer moduz joan den aztertzeko.

Galiziako eta Asturiasko (Espainia) kofradiek bat egingo dute akordio horrekin, nahiz eta gaurko batzarrera ez diren joan.

Martxoaren 1etik daukate antxoa harrapatzeko baimena, ia bost urtean debekua izan ondotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.