Arrisku sariek jaitsiera nabarmenak izan dituzte

2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Europako burtsa nagusiek gora egin zuten atzo, eta AEBetako Dow Jonesek ere gorantz hasi zuen eguna (S&Pen mehatxuarena jakin aurretik). Hala ere, Merkelen eta Sarkozyren eragina zor merkatuetan nabaritu zen batez ere. Proposamenak azkartu egin zuen iragan astean arrisku sariek abiatutako beheranzko joera. Espainiaren arrisku saria, esaterako, oinarrizko 300 puntutik jaitsi zen atzo, urritik lehen aldiz. Duela hiru aste 500 puntutik gora zegoen. Italiarena 80 puntu jaitsi zen egun bakarrean, 374eraino, Mario Montiren murrizketa neurriek ere hauspotuta. Azaroaren 9an oinarrizko 574 puntura iritsi zen. Frantziarenak ere behera egin zuen atzo, 114tik 94ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.